XIX. mendea. Monte Saint Michel, Frantzian kokaturiko herrialde txikia
zen. Herri honen iparraldean, gaztelu handi bat zegoen, Odín erregea eta bere
familiaren bizilekua. Lekua benetan ederra zen. Lasaia, harmoniatsua,
maitasunez betea. Edozein pertsonak bizi nahi lukeen ipuinetako herriak
bezalakoak.
Udaberria iritsi zen, eta honek, ume berri bat ekarri zuen Frantziako
herri txiki hartara. Monte Sain Michel-engo printze berria, hain zuzen. Odín eta Aprilen semea zen, Pierre deiturikoa.
Apurka-apurka, printze txikia hazten hasi zen. Jada 8 urte zituen.

-Azkar Anastasia, ez gelditu atzean!
-Banoa! Badakizu zu baino askoz motelagoa naizela, lasaitu ordea.-kexatu
zen bera.
Pierrek biratu zuen, abiadura txikituz,
Anastasia bere parean jarri zen arte.
-Kexati halakoa.
-Orain ikusiko duzu Pierre!-oihukatu zuen Anastasiak, abiadura handitzen
zuen bitartean. Aurrea hartu zion Pierreri, eta honek, hori onartu ezean, bere hankek
uzten zioten bezain arin korrika egin zuen. Anastasiak aurreratu zuen, eta, emozioz beteta
gazteluaren atzeko aldera abiatu zen. Bat-batean, pertsona batekin talka egin
zuen. Lurrera erori zen, baina segituan altxatu zen, aurrean zuen pertsona
begira ari baitzegoen.
-Ba-barkatu osaba. Nahi gabe izan da.- Barkamena eskatu zion.
-Ongi da.- Astarothek barre algara bat bota zuen. Mutikoari
begiratu ondoren, eskuarekin umearen gaztaina koloreko ilea nahastu zuen.
Pierre kexatu zen, eta Anastasia heldu zenean, batera joan ziren, abenturen
bila. Baina, hori bai, amak uzten zion
lekuetatik bakarrik. ‘Ez aldendu
gaztelutik, ezta hesira hurbildu ere.’ Esaten zion behin eta berriz. Pierrek
jakin-min handia zuen hesiaren atzean zegoena zer zen jakiteko. Irrikatan
zegoen errege izateko, nahi zuen guztia egin ahal izateko, arau barik, debeku
barik.
Astarothek, Pierre
aldentzen ikusi zuen. Pierreren osaba, Odínen anaia zen. Baina inork ez zekiena,
Pierreri benetako gorrotoa ziola zen. Bere anaia
hiltzean, bera izango zelako herriaren erregea. Orain, ordea, Pierrekin, gauzak guztiz aldatu dira. Erregea izateko
Pierrek lehentasuna baitzuen.
Baina Astarothek,
bere izena esaten duen moduan, gaiztoa da, diruzalea. Eta ez du amorerik emango
berak nahi duena lortu arte. Bai, horrela egingo zuen.
Inork ez ziola
ikusten ziurtatu zenean, hesia zeharkatu zuen, leku debekaturantz abiatuz. Leku
hori, benetan beldurgarria zen. Iluna, lainoz betea. Herriaren atzealdean
kokatua zegoen, eta han, erreinutik desterratuak izandako pertsonen gorpuak deskantsatzen
zuten. Bere helmugara ailegatu zenean, bi gizon eta emakume bat agertu ziren.
Lehenengoa, sendoegia zen, bi metro baino gehiago neurtzen zuena. Astaroth
baino gazteagoa zen, 38 urte zituen, hain zuzen. Alboan zuen gizona, ordea,
txikiegia zen. Ergel aurpegia zuen, potoloa zen, eta hauek biak baino askoz
zaharragoa. Eta azkenik, Astarothen maitalea zegoen. Gabriela, ile beltz luzea
zuen emakumea. Galanta, altua. Beltzez jantzita zihoan, kamiseta eta praka
estuegiekin. Begirada maltzurra zuen, gaiztoa zen. Baina Astarothekin primeran
konektatzen zuen. Biak berdinak ziren. Boterea lortu nahi zuten, eta hori
lortzeko edozein gauza egiteko kapaxak ziren.
-Maitea, berandu
zatoz.
-Barkatu Gabriela,
Odínen seme mukitsu horrek atzeratu nau.
-Ez dio axola.-
musukatu ziren, eta Astarothek zuhaitz batean bermatu zen, eta putz egin
ondoren, haren laguntzaileei begirada bat bota zien.
-Zer egingo
dugu?-Galdetu zuen, kezkatuta.
-Pierre hil behar
dugu, jauna.-azaldu zuen gizon sendoak.
-Erresa balitz...
-Maitea, ideia bat
izan dut.-Bota zuen, Gabrielak. Astarothek burua biratu zuen, eta tente jarri
zen, emakumearen ideia entzuteko irrikaz. Bai, nahi zutena lortuko zuten.
Ordu batzuk geroago,
gazteluaren barruan, Pierre eta Anastasiak jolasteaz nekatuta, haien logeletan
atseden hartzen zuten. Afaldu ostean, Pierrek,
aitarekin batera lurraldearen leku ederrenera joan zen, hesia zeharkatu barik.
Lurrean eserita, Pierrek liluratuta aurrera begiratzen zuen. Benetan ederra zen
handik ikusten zena. Herri guztia, bere aitak gobernatzen zuen herria. Argi
koloretsuaz blai.
-Eta hau guztia, egun
batean, zurea izango da, seme.
-Benetan? Hau guztia?-
Galdetu zuen umea, sinetsi ezean.
-Bai, hau guztia.-
Odín bere semearen alboan jarri zen.-Baina, hori baino lehen, hitzeman behar
didazu, ondo gobernatuko duzula.
-Zer?- Pierrek ez
zuen ezer ulertzen. Oraindik txikiegia zen, baina aitak azaldu behar zion.
-Behin errege izanda,
zure lurraldea ondo zaindu behar duzu. Hemengo jendea babestu behar duzu, zure
bizitza balitz bezala. Haiengatik dena eman behar duzu Pierre.-Umeak, ordea, ez
zuen ondo ulertzen aitak esaten zuena.-Errege ona izango zara, bai. Badakit.-
irribarre egin zion umeari. Pierrek berriro aurrera begira gelditu zen.
-Eta hori aita, nirea
izango da?- galdetu zuen, hesiaren beste aldean zegoena seinalatuz.
Kuriositatez betea zegoen leku hori esploratzeko. Gauza berriak aurkitzeko.
Aita estutu zen.
-Ez, seme. Leku hori
ez duzu ezta begiratu behar. Ezta usaindu, eta askoz gutxiago, bertara joan.
Ulertu duzu?
-Baina... Zergatik?
-Handia zarenean
ulertuko duzu.
-Zer dago hor?
Esploratzea gustatuko litzaidake... Utziko zenidake?- Odín bere semeari
begirada azkar bat bota zion.-Mesedez... Zurekin joango nahiz, ala nahi
baduzu...
-Ez.- Ezan zuen Odínek,
azkenean.-Ez zara hara joango. Bakarrik, zein nirekin, ez. Entzun duzu? Ez da
leku aproposa ume batentzat. Hitzeman behar didazu hara ez zarela ezta
hurbilduko.- Pierrek ez zuen erantzun. Injustua iruditzen zitzaion. Bera jada
ez zen umea, 8 urte zituen-eta! –Seme, hitz eman behar didazu hesia ez duzula
zeharkatuko. Entzuten didazu?
-Bai aita... hitz ematen
dizut.- amore eman zuen azkenean. Aitak barre algara bat bota zuen eta burua
laztandu zion. Pierre kexatu zen, eta barrezka
bere aitarekin jolasten hasi zen.
Biak, lurrean etzanda
zeundela, zerura begira geratu ziren.
-Pierre, maitea, ezin
dizut hori ziurtatu.- isiltasuna sortu
zen. Odín berriro hitz egin zuen arte.-Pertsonak, bizia duten gauza guztien
moduan, joaten dira. Ez dira betirako gelditzen. Esaten dute, pertsona
bakoitzak, bizitzan zeregin bat daukagula, eta hau bete ondoren, joaten garela.
-Eta nire zeregina,
zein da?
-Ez dakit, seme. Hori
zuk aurkitu behar duzu. Lasai, denborarekin jakingo duzu.
-Eta zuk aita, aurkitu
duzu zurea?
-Bai, maitea. Nire zeregina,
errege izatea izan da. Herria babestea, amarekin ezkontzea eta ni ordezkatuko
didan pertsona bat aurkitzea. Eta hori, zu zara Pierre. Badakizu.-Isiltasuna
berriro sortu zen.
-Aita.-deitu zion
Pierrek. Segundo batzuk itxaron zituen.-Nik ez dakit errege izaten.
Odínek barrezka hasi
zen.
-Oraindik txikia
zara. Ikasiko duzu, ez larritu.
-Baina... Aita, ez
joan nire albotik.
-Seme. Begira. –esan zuen, zerura seinalatzen zuen bitartean.-Ikusten
dituzu puntutsu distiratsu haiek?- Pierrek baietz esan
zuen – Esaten da, puntu haietako bakoitzean, gure arbasoak daudela. Ni bezala,
errege izan diren pertsona guztiak. Eta egunen batean, ni han egongo naiz. Beti
zurekin, babesten.
Eta horrela geratu
ziren, aita-semea, izarrez beteaz zegoen zerua begiratuz.
Denbora pasa zihoala,
Pierrek hasten hasi zen. Bi urte pasa ziren,
gertaera tamalgarri bat gertatu zenean. Egun eguzkitsua zen, eta Pierre, kalera irten zen eguzkia disfrutatzeko asmoz.
Gogoko zuen belarrean etzanda gelditzea ordu batsuz. Begiak itxiz, eguzki
izpiek bere masailak laztantzen usten zuen bitartean. Hori egiteko asmoa zuen,
baina Astarothekin topo egin zuen.
-Kaixo osaba.-agurtu
zion mutikoa, posez beterik.
-Egunon, pierre.
Zertan zabiltza?
-Bueno... eguzkia
hartzeko asmoa nuen...
-Proposamen hobe bat
daukat zuretzat.
-Bai?-Oihukatu zuen
umea, jakingura handiz.
-Bai. Pentsatu dut,
jada handia zarenez, ea gustatuko litzaizuke leku berriak esploratzea...
-Leku berriak?! Ze
leku berri? – gero eta zirrara handiagoa sentitzen zuen.
-Shhhh, ez oihukatu
txiki. –Pierrerengana gehiago hurbildu zen, eta belarrian xuxurlatu zion.-Hesia
zeharkatu nahi duzu? - Galdera horrekin, Pierrek begiak hontz baten antzera
zabaldu zituen. Benetan harrituta gelditu zen. Ez zekien zer esan.-Bai ala ez?
-Baina... Duela urte
batzuk aita debekatu zidan...
-Duela urte batzuk,
baina jada handia zara, ezta?-Pierrek buruarekin baietz ezan zuen, irribarretsu.-Gainera,
aitarekin hitz egin dut, eta baimena eman dit.
-Benetan???
Osabak buruarekin
baietz esan zuen.
-Baina nirekin etorri
behar duzu. Ondo da?
-Bai, osaba.- Benetan
harrituta zegoen, baina poz-pozik. Azkenean lortuko zuen nahi zuena. –Eta
Anastasia etorri al da gurekin? Uste dut, berari
ere gustatuko litzaiokeela hesiaren beste aldean dagoena esploratzea...
-Ez. Ez Pierre. Zu
eta ni bakarrik joan ahal gara.
-Baina...
-Nahi ba duzu ez gara
joaten. Zuk aukeratu.
-Ez, ez. Ongi da.
Noiz goaz?
-Oraintxe bertan.
Eta biak batera,
hesirantz abiatu ziren. Pierrek ezin zuen sinetsi.
Inoiz baino pozago sentitzen zen.
Azkenean heldu ziren.
Astaroth hesian zulo txiki bat egin zuen, eta bertatik biak pasatu ziren.
Pierrek ea zergatik egiten zuen hori galdetu nahi zion, baina hoberena ez
galdetzea zela pentsatu zuen. Beraz, isildu zen.
-Iritsi gara.-Ezan
zuen azkenean, Astaroth. Pierrek alde guztietara begiratu zuen. Leku harrigarria
iruditu zitzaion. Baina benetan beldurgarria. Ez zuen uste horrela izango zenik.
Orain, beharbada, damutzen zen aitari kasu ez egitea. Baina, osabak ezan zuen,
berak baimena eman diola, ez? Gainera, osaba berarekin zegoen, babesteko.-Hasi
ahal zara esploratzen. Ni hemen egongo naiz, zu itxaroten.
Printze txikiak,
buruarekin baietz esan zuen. Ibiltzen hasi zen,
apurka-apurka, lurrera begira. Gero albo batera, gero bestera. Hanka bat, beste
bat. Osabaren8gandik apur bat urrundu zen. Zuhaitz arraro bat ikusi zuen, eta
hartara hurbildu zen. Bat-batean, soinu arraro bat entzun zuen. Zerbait
sorbaldatik bultzatu zion, eta lurrera erori zen. Arroka batekin buruan kolpatu
zen, eta bertatik odola ateratzen hasi zen. Ikaratuta, lurretik altxatzen
saiatu zen, baina ezin izan zuen. Lurrean jesarrita, aurrera begiratu zuen,
sorbaldatik bultzatu ziona nor zen aurkitu nahian. Baina han ez zegoen inor.
Zauritik, gero eta
odol gehiago ateratzen zela konturatzean, osabari deitu zion. Honek, arineketan
etorri zen, paper bat eman zion zaurian jartzeko eta bere aitaren bila joango
zela adierazi zion. Han itxaroteko.
Pierrek, negarka,
baietz ezan zuen, eta osabak Odínen bila joan zen. Leku hartatik irten baino
lehen, Gabrielarekin topatu zen.
-Primeran egin duzu,
maitea. Irrikan nengoen momentu hau ailegatzeko. Azkenean tronua neurea izango
da!
-Bai, maitea, bai.
Non dago?
-Hor, zuhaitz batean.
Hazi zaitezkete nahi duzuenean.
-Bale, gerorarte.
Eta honen ondoren, Astaroth
Odínen bila joan zen. Gaztelura iritzi zenean, bere anaiari, gertatu zena
kontatu zion. Pierrek ihes egin zuela ezan zion, hesia zeharkatu zuela baimenik
gabe eta orain, jauzi zela eta buruan zauri handi bat zeukala. Odín asko
larritu zen, eta bere anaiari eskerrak eman zion laguntzagatik, abisatzeagatik.
Astarothek barre algara bota zuen, eta biak, printze txikiaren bila joan ziren.
Hesiaren beste
alboan, Pierre txikiak, beldurrez beldur zegoen. Benetan ikaratuta.
Altxatzea lortu zuen,
eskua buruan zuela. Baina bat-batean, orro bat entzun zuen. Biratu zen, askoz
ikaratuta. Baina han ez zegoen ezer. Hodeiak iluntzen hazi ziren, eta oso laino
zerratua zegoen.
Berriro ere entzun
zen, eta orain, bai, ikusi zuen. Otso handi bat zuhaitz baten atzetik atera
zen. Pierrek ia konortea galdu zuen hori ikusiz. Pausu txikiak atzerantz eman
zituen, baina otsoak gero eta hurbilago zegoen. Eta gosea zuen, bai. Bere
begiek salatu zuten. Pierrek dardarka hazi zen. Otsoa gero eta hurbilago
zegoen. Alboetara begiratu zuen, eta begiak asko zabaldu zituen. Zuhaitz bakoitzetik,
otsoak agertzen hazi ziren. Pierrek guztiak zenbatu ostean bost zeudela
konturatu zen. Eta denak gosez.
-La-la-laguntza!-oihukatu
zuen gizajoa. Bazekien, osaba laster agertzen ez bazen, otso haiek bera jango
zutela.
Gero eta hurbilago
zeuden, eta Pierrek konturatu zen galdua zegoela. Ezin zuen ihes egin. Otsoak
inguratuta zuten, harrapatuta. Negar zotinka hazi zen, laguntza ezker.
Segundo batzuk
geroago, bi gizon ikusi zituen lainoetatik
agertzen. Aita eta osaba. Pozez betea, oihukatzen jarraitu zuen. Otsoak biratu
ziren, eta gizonei begira geratu ziren.
-Seme! –Oihukatu zuen
aitak, beldurrez. Bere semea salbatu behar zuen. Arnasa hartuz, alboan zegoen
makil bat hartu, eta otsoei deitzen hasi zen.
-Etorri ona otso
nazkagarriak! Etorri niregana! Handiagoa naiz, umearekin ez duzue janari
askorik lortuko. –Listua irentsi zuen eta otsoengana urreratu zen. Makilekin
jotzen hasi zuen. Otso guztiak hurbildu zitzaien, eta Pierrek liberatuta
gelditu zen. Osabarengana hurbildu zen, negarrez.
-Osaba osaba, hain
beldurtuta nengoen...
-Lasai, txiki. Aitak salbatu zaitu. Korri ezkutatzera, nik aitari
lagundu behar diot eta!
Pierrek korrikan hasi zen, negarrez. Nekatu zenean, arroka handi baten
atzean eseri zen, eta arnasa hartzen gelditu
zen, itxaroten. Han seguru zegoen.
Odínek otsoekin borrokatzen jarraitzen zuen. Bi
hiltzea lortu zuen, baina oraindik beste hiru falta zitzaizkion. Gogorregiak
ziren. Bat-batean, otso bat bere gainean salto egin zuen, eta saihestu ezean,
lurrera erori zen. Otsoa gainean zeukan, gosez begiratuz. Beste biak alboan
zituen. Harrapatuta zegoen.
-Lagundu anai!
Astaroth hurbildu
zen. Lasaitasunez, Odínen alboan jarri zen. Otsoek ordea, ez ziren ezta larritu
ere. Ezta begiratu.
-Ai, anai maitea. Zer
gertatu da?-Galdetu zuen, makurkeriarekin.
-Lagundu, mesedez!
-Zertarako? -Begietara begiratu ziren. – Ez anaiatxo,
bigarren postuan utzi didazu, gogoratzen duzu? Nik errege izatea merezi dut! Ez
umemoko hori. Barkatu baina, ezin dizut lagundu.
Buruarekin, otsoei
keinu bat eginez, apurka-apurka urruntzen hasi zen.
Odínek oihukatu zuen,
otsoak berarekin amaitzen zuten bitartean.
Astarothek, bere lanaz
harro, ilobarengana abiatu
zen, baina hori baino lehen, arropak apurtu zituen eta zauri bat edo bi egin
zituen, umea ezertaz ere ez konturatzeko. Begietan ura bota zuen, eta harengana
heldu zen.
-Osaba!-Esan zuen umeak, pozik.
Bere besoetara bota zen, eta besarkatu zuen. Banandu zirenean, galdetu zuen-
Eta aita?- Astarothek begirada jaitsi zuen, aurpegi tristea jarri eta ezetz
ezan zuen buruarekin. Umeak ordea, ez zuen ezer ulertu.-Non dago aita, osaba?
-Otsoek hil dute.
-Zer?-Pierrek
negarrez hasi zen, ezin zuen sinetsi. Bere aita...
-Hori, hil dutela.
Ahal dudan guztia egin dut. Baina ezin izan dut salbatu.
Pierre berriro
osabaren besoetara bota zen, eta negarrez hazi zen.
-Pierre, hobeto da
hemendik alde egitea... –Printze txikiak, burua altxatu zuen, ezer ulertu ezean.-Zer
esango diozu amari? Zu hona etorri ez bazenu, orain aita bizirik jarraituko
luke.
Pierrek begiak asko
zabaldu zituen.
-Baina... Nik ez nekien hau gertatuko zela...
-Badakit, baina gazteluan
esploratzen gelditu bazina, ez zen hau gertatuko...
-Egia duzu osaba.
Nire errua izan da.-Ezan zuen Pierrek, negarrez. Joan behar zuen. Osabari musu
bat eman zion, eta korrika hasi zen, bere hankek usten zioten bezain arin. Bere
burua torturatzen hazi zen osabak esandakoarekin. Ezin zuen sinetsi beragatik
aita hil zutela. Ez, ezin zuen gaztelura bueltatu. Baina orduan, nora joan?
Ordu batzuk korrikan
eta ibiltzen, azkenean herrixka txiki batera heldu zen, nekatuta. Gose eta
egarri zen. Iturri bat ikusi zuen, eta ura edatera hurbildu zen. Ura edan
ondoren, horma batean bermatu zen, eta begiak itxi zituen, lo gelditu zen arte.
-Nor da?
-Ez dakit, ez dut
inoiz hemendik ikusi.
-Berria izango da?
-Itsura apur bat arraroa
dauka...
Pierrek begi bat
ireki zuen, eta izugarrizko ezustekoa eraman zuen aurrez aurre bi mutiko ikustean.
Amesten zegoela pentsatu zuen, eta begiak zabaldu eta ireki hamar aldiz egin
zuen. Baina mutikoak han jarraitzen zuten. Ez, ez zen amets bat.
Zutik jarri zen.
-Nortzuk zarete?
-Nik Marco dut izena. –Esan
zuen haietako batek. Urre koloreko ilea eta begiak zerua baino urdinagoak
zituen mutikoa.
-Ni Jean
nauzu.-Azaldu zuen, begi eta ile beltza zuena.-Eta zuk,
nola duzu izena?
-Nik... Pierre, uste dut.
-Uste duzu?
-Zer egiten duzu hemen?
-Berria zara?
Mutikoak galderak
botatzen hasi ziren,
Pierreri erantzuteko denborarik eman gabe. Benetan harrigarriak ziren mutiko
haiek. Bera baino apur bat handiagoak ziren, baina benetan jatorrak iruditu
zitzaizkion.

Mutikoei aitortu zien, ez zeukala bizitzeko lekurik, baina haiek, ordea,
haien etxean bizitzea proposatu zioten. Marco eta Jean batera bizi ziren, baina
ez ziren anaiak.
Momentu horretatik aurrera, Pierreren bizitza aldatu zen.
Urteak eta urteak eman zituen izengabeko herri txiki hartan. Marco eta
Jean lagunik onenak zituen, primeran bizi zen. Poz-pozik.
9 urte igaro ziren, Pierre jada 19 urte zituen. Nerabea zen, eta burua
asentatuta zuen.
Arratsaldero egiten zuen moduan, ehizatzera abiatu zen, basora. Orein bat
aurkitu zuen, eta janari asko ez zutenez, hiltzea pentsatu zuen.
Espata hartu zuen eta bere atzetik korrikan hazi zen.
Ia oreina harrapatzea lortu zuenean, ahots bat entzun zuen.
-Zer egiten duzu?! –Neska baten ahotsa zen. Bere aurrean jarri zen eta
Pierre bultzatu zuen. Honek oreka galduz lurrera erori zen. Segituan altxatu
zen.
-Zer egiten duzu zuk! Oreina izutu didazu. Gure janaria zen.
-Animali bat zen, ez duzu eskubiderik hiltzeko. Zu bezalako izaki bizidun
bat da...
-Baina jaten ez ba dut gosez hilko naiz!
-Janari gehiago dago hemendik.
-Bueno, kendu erditik, estropiatu duzuna konpondu behar dut.
-Ba ez naiz kenduko.-Adierazi zuen neskatxa. Pierrek begietara begiratu
zion. Benetan ederra zen. Ile luzea zuen, gaztaina kolorekoa. Apur bat kizkurtuta.
Begiak ere, marroi kolorekoak ziren, baina asko transmititzen zuten. Ez zen oso
altua, baina hori ez zuen ezan nahi polita ez zenik. Bat-batean, begiak zabaldu
zituen. Bai, neska hura ezagutzen zuen.
-Anastasia?-Galdetu zuen, ez hain ziur.
-Nola dakizu nire izena?-Harritu zen neskatxa.
-Anastasia!-errepikatu zuen berriro, pozaren pozez.
-Nor zara?
-Nor naizen? Ez didazu ezagutzen? Pierre naiz!
-Pierre?-Honek buruarekin baietz ezan zuen.- Ezin dut sinetsi!-Oihukatu
zuen Anastasiak. Bere besoetara bota zen, eta biak besarkatu ziren pozik.
Banandu zirenean, Anastasiari malko bat erori zitzaion.- Zure osabak hilda
zeudela ezan zigun.
-Hilda?
-Bai. Baina hori gezurra da! Bizirik zaude!- Irribarre egin zuen
Anastasia.-Biak bueltatuko gara, orain zu zara erregea.
-Ez Anastasia, ezin nahiz bueltatu...
-Zergatik?
-Ezin dudalako...
-Pierre mesedez, bueltatu behar zara. Behar zaitugu! Astarothek
herriarekin amaitu du. Gosez hiltzen ari gara. Esklabo moduan tratatzen gaitu.
Alde egin dut ezin nuelako han jarraitu! Baina orain zu hemen zaude! Mirari bat
izan da. Salbatu behar gaituzu.
-Ezin dudala ezan dizut, Anastasia. Ni ez naiz erregea.
-Baina, denak hil egingo dira...
-Nik ezin dut ezer egin.
-Bai!
-Ezetz. Ez naiz bueltatuko, eta kito.-Ezan
zuen pierrek, eta ibiltzen hasi zen. Anastasia
bertan gelditu zen, geldirik. Ez zekien zer egin, Pierreri jarraitu edo haserrea
pasatu arte itxaron. Bigarrena egokiena zela pentsatu zuen.
Pierrek bere leku sekreturantz abiatu zen, pentsatzera.
Beste aldetik, Anastasiak, basotik irten zen, eta herrixkarantz abiatu
zen. Ibilbidean bi mutiko arrarorekin topatu zen. Ea handik mutil altu, begi
berdeko eta ile gaztaina argia zuena ikusi zuen galdetu zioten. Anastasiak ea
mutiko hori Pierre zuen izena galdetu zien, eta haiek baietz ezan zuten. Anastasia
dena kontatu zien. Pierre erregea zela, eta bere
herrira bueltatu behar zuela, hango herritarrak salbatzeko, baina berak ukatu
zela, haserretu eta basoan zegoela.
Marco eta Jean Anastasiari laguntzeko
prest zeuden, eta Pierrek azkenean, ideiaz aldatuko zuelakoan zeuden.
Etxera bueltatu ziren, eta afaria prestatzen hasi
ziren, Pierre heldu arte.
Atetik sartu zen, apur bat triste. Ez zuten gaiaz hitz egin, hoberena zela pentsatzen bai zuten.
Afaria amaitu eta gero, Pierre etxetik atera zen, eta berriro basoko lekura
bueltatu zen. Benetan leku ederra zen, eta gauaz gehiago. Belarren etzanda
izarrei begira geratu zen.
Puntutxu zuri haiei buruz aitak kontatu ziona burura etorri zitzaion.
Beharbada, bere aita han goian zegoen, bera zaintzen. Edo agian ez. Inoiz ez
zuen hori jakingo.
Begiak itxi zituen, baina distira bat berriro zabaltzea eragin zuen. Izar
baten distira zen. Beste guztiak baino askoz gehiago argitzen zuena. Benetan
ederra zen...
Segundo batzuetan, bere aitaren aurpegia zeruan ikusi zuela iruditu
zitzaion, baina gero konturatu zen bere irudimena bakarrik izan zela. Berriro
begiak itxi, eta konturatu barik lo gelditu zen.
Amets harrigarri bat izan zuen. Aita ikusi zuen, eta berak, hitz egiten
zion. Benetakoa balitz bezala zirudien. Bere hilketagatik errudun ez sentitzeko
agindu zion. Berak ez zuela errua. Herrira bueltatu behar zela ere esan zion. Berak ala nahi duela. Errege baten zeregina
hori delako, bere jendea salbatzea, babestea.
Esnatu zenean, oraindik gaua zen. Alboetara begiratu zuen, itzartuta.
Izandako ametsa hitzik gabe utzi zuen. Hain erreala zirudien...
-Hobeto zaude?-Ahots bat harritu zuen. Biratu zenean Anastasiarekin
topatu zen.
Neska bere alboan ezeri zen. Segundo batzuetan, isilik gelditu ziren.
-Erabaki bat hartu dut.-Bota zuen azkenean, Pierrek. Anastasiak begiratu
zion.
-Zein?
-Zurekin joango naiz. Amets bat izan dut
eta... begiak ireki ditut.-Anastasiak pozik irribarre egin zuen, eta mutilaren
besoetara bota zen. Musukatzen eta kili-kiliak egiten hazi ziren, eta barrezka,
belarrean etzanda amaitu arte. Oso hurbil zeuden, eta, bultzada batean, haien ezpainak
batu ziren. Maiteminduta zeuden. Bai, benetako amodioa zen, filmetakoen
modukoa. Txikitatik gogoko zuten, eta orain, batera egoteko nahia bete zen.
Gauzak planeatzen eman zuten hurrengo bost egunetan, eta aste bat pasa
ondoren, berriro bueltatzeko ordua zela erabaki zuten.
Jean eta Marco ere haiekin joan ziren, laguntzera.
Herrira iristean, Pierrek harrituta gelditu zen ikusi zuenarekin. Benetan
aldatuta zegoen dana. Ez zen berderik ikuzten, zuhaitz guztiak siku zeuden. Ez
zegoen inork herritik paseatzen, eta etxe batzuk apurtuta zeuden. Hain zen
tristea dena.
-Ikusten duzu. Eskerrak etorri zarela.
-Anastasia, joan amaren bila. Ezan herriko jendea batzeko, gerra
deklaratu behar diogu Astarothi.
Anastasia baietz ezan zuen buruarekin.
-Gu berarekin goaz- Esan zuten Marco eta
Jean.
-Ongi da, gero ikusiko gara.
Eta Pierrek, aurrera jarraitu zuen, gaztelurantz. Arreta handiz ikusia ez
izateko, barruan sartzea lortu zuen. Zaintzailez beteta zegoen, benetan
beldurra ematen zutenak. Sendoak ziren, eta handiak.
Burutik pentsamendu negatiboak kenduta, berriro martxan jarri zen. Espata
bat hartu zuen armen ganberatik eta osaba topatzen zen lekura abiatu zen. Atea
zabaldu zuen, eta han zegoen bera, beldurra ematen zuen emakume batekin.
Astaroth asko harritu zen iloba han ikusi zuenean.
-Kaixo Pierre.-Esan zuen, atsegin izateko
asmoarekin.
-Orain ni naiz erregea, Astaroth.
-Zer?
-Ondo entzun duzu. Tronua niri dagokit, beraz, kendu koroa oraintxe
bertan.
-Et et, ez zain arin mutiko. Lehenengo nirekin bukatu beharko duzu. Hau erronka
bat da!-Oihukatu zuen, eta gazteluan zituen zaintzaile guztiak korrika
gaztelutik atera ziren, eta herriko jendearekin borrokan hasi ziren. Pierrek eta osabak hala egin zuten. Ezpata ezpataren kontra, hobeak irabazi dezala.
Minutu batzuk egon ziren horrela. Pierre nekatuta zegoen, baina irabazi
behar zuen. Eszenatokia benetan mingarria zen. Pertsona guztiak borrokan, batak
besteak hiltzen. Dena odolez estaltzen zihoan, pertsona asko hiltzen zeuden.
Pierrek ez zuen horretara iritsi nahi izan, baina ezin zuen ezer egin.
Arroka batekin oztopatu zen, eta lurrera jausi zen, bere ezpata
beragandik metro batzuk urrunduz. Astaroth, momentu hori aprobetxatuz,
Pierreren gainean kokatu zen, eta ezpata saman jarri zion.
-Akabatuta zaude, Pierre.-Honek askatzen saiatu zen, baina alferrik izan
zen.-Azkenean zu hiltzea lortuko dut.
-Ez nauzu hilko...- Lortu zuen esatea.
-Bai, zure aita hil nuen moduan.-Pierrek
ezin zuen sinetsi entzundakoa.-Bai, pierre maitea, ni hil nuen zure aita!
Hitz hauek entzutean, Pierrek gorroto izugarri bat sentitu zuen osabarengana.
Amorru handiz, bera eraitsi zuen, eta bere ezpata
hartuz, orain osaba aurkitzen zen bera lehen zegoen moduan.
-Eta orain zer, e? –Esan zuen Pierrek.
-Hil nazazu. Arin, hil nazazu, akabatu nirekin.
-Ez, ni ez naiz zu bezalakoa.-ezan zuen, ezpata Astarothen samatik
kentzen zuen bitartean. Zutitu zen. Osaba ere zutik jarri zen.-Joan zaitez
herritik, eta ez bueltatu inoiz.-Agindu zion Pierrek.
-Mila esker, Pierre...-esan zuen honek,
apurka joaten ari zen bitartean. Pierrek sorbalda eman zion, eta bat-batean
osabak, orain oihukatu zuen. Pierrek
biratu zen, eta beregana Gabriela zetorrela ikusi zuen, espata bat eskuan. Bera
saihestea lortu zuen, eta Gabrielaren ezpatak, Astarothen bularrean sartu zen.
Berak, sinetsi ezinik, lurrera erori zen. Gabriela oihukatzen hazi zen,
nahigabe egindakoagatik.
-Ni... ez zen nire asmoa hau egitea. Bera hil nahi nuen...
Baina Astaroth jada, hilda zegoen. Gabriela amorruaz, ezpata hartu zuen,
eta bere bihotzean sartu zuen.
Pierrek ez zituen hitzik ikusten ari zuena deskribatzeko. Benetan zoroak zeuden
bi haiek. Bera ez zuen inork hil nahi, baina pozik zegoen, dena azkenik amaitu
zelako.
Korrikan hazi zen, Anastasiaren bila. Beldurra zuen, ez zekien nola
zegoen. Lurrean eserita topatu zuen. Bere alboan jarri zen, eta besarkatu zuen.
Negarrez zegoen.
-Ondo zaude? Min duzu?
-Ez, ez. Ondo nago. Hain ikaratuta egon naiz... Baina ondo nago. Denak
ondo gaude, zorionez.-Irribarre egin zuen.
Pierrek pasioz musukatu zuen bere neskalaguna, eta dena kontatu zion.
Osabak aita hil zuela, berak esan ziola herritik
aldentzeko, errua berarena zelako eta abar. Berriro besarkatu ziren, pozaren
posez, azkenean dena ondo atera izan zelako. Zeruan, izar distiratsu bat
argitzen zuen. Oraindik ez zen gaua, baina hain zen distiratsua, eguzkiarekin
batera ikusten zela. Herria babesten zuen izarra. Esperantzaren izarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario