jueves, 17 de mayo de 2012

Ametx erakundeari gutuna.


Jon Atxa jauna:
Lerroon bidez zugana jotzen dut zu Ametx erakundeko burua izanik, nire eskaera helaraziz.
Ni, Urritxen ikasten duen neska bat naiz, batxilergoko lehenengo maila, hain zuzen.
Zelaieta zentroko liburutegian bada gela bat, unibertsitarioen ikasgela deitzen dena.
Azterketa garaietan, bertan sartzen saiatu naiz, ikasteko. Baina beti bertatik bota naute bertan unibertsitateko ikasleak edo gutxienez 18 urte dituzten pertsonak sartu daitezkeelako.
Beste gelara bidaltzen naute, baina gela hartan, azterketa garaian jende piloa egoten da, eta ia inoiz ez dira leku libreak egoten. Askotan bertatik alde egin izan behar dut lekurik ez baitzegoen.

Honegatik beraz, eskatu nahi nuke gela horretan unibertsitarioak edota 18 urte baino gutxiago dituzten ikasleak bertan sartzeko aukera izateko zerbait egitea.

Adeitasunez agurtzen zaitut,

Erika Palacios.

  Zornotzan, 2012ko maiatzaren 6an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario