Zornotzan, 2012ko maiatzaren 6an.
Zornotzako alkate jauna:
Duela aste bat,
udaletxeko sarreran iragarki bat ikusi nuen. Bertan, aurtengo Zornotzako
udalekuetarako begiraleak eskatzen ziren, 6-14 urteko neska-mutilak zaintzeko.
Ni zornotzarra naiz eta 20 urte ditut. Bilboko
unibertsitatean haur hezkuntza ikasten ari naiz, 2. urtea dut aurtengoa.
Esan
dezaket, umeak zaintzen esperientzia handia dudala. Ahizpa txiki bat dut, eta
arratsaldero zaindu behar dut aitak eta amak lan egiten baitute.
Gainera, 18 urte nituela begirale proba batzuk
egin nituen hilabete batez, Burgoseko udaletxe batzuetan. Esperientzia benetan
polita izan zen. Umeekin egotea gustuko dudala konturatu nintzen, eta begirale
azterketa egin nuen. Gainditu nuen eta agiria aterata daukat.
Zornotzako udalekuetan begirale moduan parte
hartzea piloa gustatuko litzaidake, umeak gustuko ditudalako.
Horrenbestez, interesaturik egonez gero, hemen
utziko dizuet nire telefonoa. Erantzungo dizuedalakoan nago.
Agur bero bat, eta eskerrik asko.
Erika
Palacios.
No hay comentarios:
Publicar un comentario