jueves, 17 de mayo de 2012

Ametx erakundeari gutuna.


Jon Atxa jauna:
Lerroon bidez zugana jotzen dut zu Ametx erakundeko burua izanik, nire eskaera helaraziz.
Ni, Urritxen ikasten duen neska bat naiz, batxilergoko lehenengo maila, hain zuzen.
Zelaieta zentroko liburutegian bada gela bat, unibertsitarioen ikasgela deitzen dena.
Azterketa garaietan, bertan sartzen saiatu naiz, ikasteko. Baina beti bertatik bota naute bertan unibertsitateko ikasleak edo gutxienez 18 urte dituzten pertsonak sartu daitezkeelako.
Beste gelara bidaltzen naute, baina gela hartan, azterketa garaian jende piloa egoten da, eta ia inoiz ez dira leku libreak egoten. Askotan bertatik alde egin izan behar dut lekurik ez baitzegoen.

Honegatik beraz, eskatu nahi nuke gela horretan unibertsitarioak edota 18 urte baino gutxiago dituzten ikasleak bertan sartzeko aukera izateko zerbait egitea.

Adeitasunez agurtzen zaitut,

Erika Palacios.

  Zornotzan, 2012ko maiatzaren 6an.

Alkateari gutuna.


                                                                               Zornotzan, 2012ko maiatzaren 6an.


Zornotzako alkate jauna:
Duela aste bat, udaletxeko sarreran iragarki bat ikusi nuen. Bertan, aurtengo Zornotzako udalekuetarako begiraleak eskatzen ziren, 6-14 urteko neska-mutilak zaintzeko.
Ni zornotzarra naiz eta 20 urte ditut. Bilboko unibertsitatean haur hezkuntza ikasten ari naiz, 2. urtea dut aurtengoa.
Esan dezaket, umeak zaintzen esperientzia handia dudala. Ahizpa txiki bat dut, eta arratsaldero zaindu behar dut aitak eta amak lan egiten baitute.
Gainera, 18 urte nituela begirale proba batzuk egin nituen hilabete batez, Burgoseko udaletxe batzuetan. Esperientzia benetan polita izan zen. Umeekin egotea gustuko dudala konturatu nintzen, eta begirale azterketa egin nuen. Gainditu nuen eta agiria aterata daukat.
Zornotzako udalekuetan begirale moduan parte hartzea piloa gustatuko litzaidake, umeak gustuko ditudalako.

Horrenbestez, interesaturik egonez gero, hemen utziko dizuet nire telefonoa. Erantzungo dizuedalakoan nago.
Agur bero bat, eta eskerrik asko.


Erika Palacios.

Esperantzaren izarra.


XIX. mendea. Monte Saint Michel, Frantzian kokaturiko herrialde txikia zen. Herri honen iparraldean, gaztelu handi bat zegoen, Odín erregea eta bere familiaren bizilekua. Lekua benetan ederra zen. Lasaia, harmoniatsua, maitasunez betea. Edozein pertsonak bizi nahi lukeen ipuinetako herriak bezalakoak.
Udaberria iritsi zen, eta honek, ume berri bat ekarri zuen Frantziako herri txiki hartara. Monte Sain Michel-engo printze berria, hain  zuzen. Odín eta Aprilen semea zen, Pierre deiturikoa.
Apurka-apurka, printze txikia hazten hasi zen. Jada 8 urte zituen.
-Ez hain arin seme!-Oihukatu zion amak, Pierreri, bere semea korriketan gazteluko korridoretatik pasatzen ikusi zuenean. Ez zihoan bakarrik, Anastasia bere atzetik jarraitzen baitzion. Lagunik onenak ziren. Anastasia, Aprilen lagunaren semea zen. Haren familia nobleak ziren, eta gazteluan kargu inportanteak betetzen zituzten. Anastasiaren aita, zein ama. Pierre, jakituna duenetik ezagutzen du Anastasia. Primeran pasatzen du berarekin, korriketan, gazteluko leku ezkutuak topatzen, detektibeetara edota, ezkutaketetan jolastuz.
-Azkar Anastasia, ez gelditu atzean!
-Banoa! Badakizu zu baino askoz motelagoa naizela, lasaitu ordea.-kexatu zen bera.
Pierrek biratu zuen, abiadura txikituz, Anastasia bere parean jarri zen arte.
-Kexati halakoa.
-Orain ikusiko duzu Pierre!-oihukatu zuen Anastasiak, abiadura handitzen zuen bitartean. Aurrea hartu zion Pierreri, eta honek, hori onartu ezean, bere hankek uzten zioten bezain arin korrika egin zuen. Anastasiak aurreratu zuen, eta, emozioz beteta gazteluaren atzeko aldera abiatu zen. Bat-batean, pertsona batekin talka egin zuen. Lurrera erori zen, baina segituan altxatu zen, aurrean zuen pertsona begira ari baitzegoen.
-Ba-barkatu osaba. Nahi gabe izan da.- Barkamena eskatu zion.
-Ongi da.- Astarothek barre algara bat bota zuen. Mutikoari begiratu ondoren, eskuarekin umearen gaztaina koloreko ilea nahastu zuen. Pierre kexatu zen, eta Anastasia heldu zenean, batera joan ziren, abenturen bila. Baina, hori bai, amak uzten zion lekuetatik bakarrik. ‘Ez aldendu gaztelutik, ezta hesira hurbildu ere.’ Esaten zion behin eta berriz. Pierrek jakin-min handia zuen hesiaren atzean zegoena zer zen jakiteko. Irrikatan zegoen errege izateko, nahi zuen guztia egin ahal izateko, arau barik, debeku barik.
Astarothek, Pierre aldentzen ikusi zuen. Pierreren osaba, Odínen anaia zen. Baina inork ez zekiena, Pierreri benetako gorrotoa ziola zen. Bere anaia hiltzean, bera izango zelako herriaren erregea. Orain, ordea, Pierrekin, gauzak guztiz aldatu dira. Erregea izateko Pierrek lehentasuna baitzuen.
Baina Astarothek, bere izena esaten duen moduan, gaiztoa da, diruzalea. Eta ez du amorerik emango berak nahi duena lortu arte. Bai, horrela egingo zuen.
Inork ez ziola ikusten ziurtatu zenean, hesia zeharkatu zuen, leku debekaturantz abiatuz. Leku hori, benetan beldurgarria zen. Iluna, lainoz betea. Herriaren atzealdean kokatua zegoen, eta han, erreinutik desterratuak izandako pertsonen gorpuak deskantsatzen zuten. Bere helmugara ailegatu zenean, bi gizon eta emakume bat agertu ziren. Lehenengoa, sendoegia zen, bi metro baino gehiago neurtzen zuena. Astaroth baino gazteagoa zen, 38 urte zituen, hain zuzen. Alboan zuen gizona, ordea, txikiegia zen. Ergel aurpegia zuen, potoloa zen, eta hauek biak baino askoz zaharragoa. Eta azkenik, Astarothen maitalea zegoen. Gabriela, ile beltz luzea zuen emakumea. Galanta, altua. Beltzez jantzita zihoan, kamiseta eta praka estuegiekin. Begirada maltzurra zuen, gaiztoa zen. Baina Astarothekin primeran konektatzen zuen. Biak berdinak ziren. Boterea lortu nahi zuten, eta hori lortzeko edozein gauza egiteko kapaxak ziren.
-Maitea, berandu zatoz.
-Barkatu Gabriela, Odínen seme mukitsu horrek atzeratu nau.
-Ez dio axola.- musukatu ziren, eta Astarothek zuhaitz batean bermatu zen, eta putz egin ondoren, haren laguntzaileei begirada bat bota zien.
-Zer egingo dugu?-Galdetu zuen, kezkatuta.
-Pierre hil behar dugu, jauna.-azaldu zuen gizon sendoak.
-Erresa balitz...
-Maitea, ideia bat izan dut.-Bota zuen, Gabrielak. Astarothek burua biratu zuen, eta tente jarri zen, emakumearen ideia entzuteko irrikaz. Bai, nahi zutena lortuko zuten.

Ordu batzuk geroago, gazteluaren barruan, Pierre eta Anastasiak jolasteaz nekatuta, haien logeletan atseden hartzen zuten. Afaldu ostean, Pierrek, aitarekin batera lurraldearen leku ederrenera joan zen, hesia zeharkatu barik. Lurrean eserita, Pierrek liluratuta aurrera begiratzen zuen. Benetan ederra zen handik ikusten zena. Herri guztia, bere aitak gobernatzen zuen herria. Argi koloretsuaz blai.
-Eta hau guztia, egun batean, zurea izango da, seme.
-Benetan? Hau guztia?- Galdetu zuen umea, sinetsi ezean.
-Bai, hau guztia.- Odín bere semearen alboan jarri zen.-Baina, hori baino lehen, hitzeman behar didazu, ondo gobernatuko duzula.
-Zer?- Pierrek ez zuen ezer ulertzen. Oraindik txikiegia zen, baina aitak azaldu behar zion.
-Behin errege izanda, zure lurraldea ondo zaindu behar duzu. Hemengo jendea babestu behar duzu, zure bizitza balitz bezala. Haiengatik dena eman behar duzu Pierre.-Umeak, ordea, ez zuen ondo ulertzen aitak esaten zuena.-Errege ona izango zara, bai. Badakit.- irribarre egin zion umeari. Pierrek berriro aurrera begira gelditu zen.
-Eta hori aita, nirea izango da?- galdetu zuen, hesiaren beste aldean zegoena seinalatuz. Kuriositatez betea zegoen leku hori esploratzeko. Gauza berriak aurkitzeko. Aita estutu zen.
-Ez, seme. Leku hori ez duzu ezta begiratu behar. Ezta usaindu, eta askoz gutxiago, bertara joan. Ulertu duzu?
-Baina... Zergatik?
-Handia zarenean ulertuko duzu.
-Zer dago hor? Esploratzea gustatuko litzaidake... Utziko zenidake?- Odín bere semeari begirada azkar bat bota zion.-Mesedez... Zurekin joango nahiz, ala nahi baduzu...
-Ez.- Ezan zuen Odínek, azkenean.-Ez zara hara joango. Bakarrik, zein nirekin, ez. Entzun duzu? Ez da leku aproposa ume batentzat. Hitzeman behar didazu hara ez zarela ezta hurbilduko.- Pierrek ez zuen erantzun. Injustua iruditzen zitzaion. Bera jada ez zen umea, 8 urte zituen-eta! –Seme, hitz eman behar didazu hesia ez duzula zeharkatuko. Entzuten didazu?
-Bai aita... hitz ematen dizut.- amore eman zuen azkenean. Aitak barre algara bat bota zuen eta burua laztandu zion. Pierre kexatu zen, eta barrezka bere aitarekin jolasten hasi zen.
Biak, lurrean etzanda zeundela, zerura begira geratu ziren.
-Aita, nirekin betirako egongo zara, ezta?-Pierreren galderak Odín harritu zuen.
-Pierre, maitea, ezin dizut hori ziurtatu.-  isiltasuna sortu zen. Odín berriro hitz egin zuen arte.-Pertsonak, bizia duten gauza guztien moduan, joaten dira. Ez dira betirako gelditzen. Esaten dute, pertsona bakoitzak, bizitzan zeregin bat daukagula, eta hau bete ondoren, joaten garela.
-Eta nire zeregina, zein da?
-Ez dakit, seme. Hori zuk aurkitu behar duzu. Lasai, denborarekin jakingo duzu.
-Eta zuk aita, aurkitu duzu zurea?
-Bai, maitea. Nire zeregina, errege izatea izan da. Herria babestea, amarekin ezkontzea eta ni ordezkatuko didan pertsona bat aurkitzea. Eta hori, zu zara Pierre. Badakizu.-Isiltasuna berriro sortu zen.
-Aita.-deitu zion Pierrek. Segundo batzuk itxaron zituen.-Nik ez dakit errege izaten.
Odínek barrezka hasi zen.
-Oraindik txikia zara. Ikasiko duzu, ez larritu.
-Baina... Aita, ez joan nire albotik.
-Seme. Begira. –esan zuen, zerura seinalatzen zuen bitartean.-Ikusten dituzu puntutsu distiratsu haiek?- Pierrek baietz esan zuen – Esaten da, puntu haietako bakoitzean, gure arbasoak daudela. Ni bezala, errege izan diren pertsona guztiak. Eta egunen batean, ni han egongo naiz. Beti zurekin, babesten.
Eta horrela geratu ziren, aita-semea, izarrez beteaz zegoen zerua begiratuz.

Denbora pasa zihoala, Pierrek hasten hasi zen. Bi urte pasa ziren, gertaera tamalgarri bat gertatu zenean. Egun eguzkitsua zen, eta Pierre, kalera irten zen eguzkia disfrutatzeko asmoz. Gogoko zuen belarrean etzanda gelditzea ordu batsuz. Begiak itxiz, eguzki izpiek bere masailak laztantzen usten zuen bitartean. Hori egiteko asmoa zuen, baina Astarothekin topo egin zuen.
-Kaixo osaba.-agurtu zion mutikoa, posez beterik.
-Egunon, pierre. Zertan zabiltza?
-Bueno... eguzkia hartzeko asmoa nuen...
-Proposamen hobe bat daukat zuretzat.
-Bai?-Oihukatu zuen umea, jakingura handiz.
-Bai. Pentsatu dut, jada handia zarenez, ea gustatuko litzaizuke leku berriak esploratzea...
-Leku berriak?! Ze leku berri? – gero eta zirrara handiagoa sentitzen zuen.
-Shhhh, ez oihukatu txiki. –Pierrerengana gehiago hurbildu zen, eta belarrian xuxurlatu zion.-Hesia zeharkatu nahi duzu? - Galdera horrekin, Pierrek begiak hontz baten antzera zabaldu zituen. Benetan harrituta gelditu zen. Ez zekien zer esan.-Bai ala ez?
-Baina... Duela urte batzuk aita debekatu zidan...
-Duela urte batzuk, baina jada handia zara, ezta?-Pierrek buruarekin baietz ezan zuen, irribarretsu.-Gainera, aitarekin hitz egin dut, eta baimena eman dit.
-Benetan???
Osabak buruarekin baietz esan zuen.
-Baina nirekin etorri behar duzu. Ondo da?
-Bai, osaba.- Benetan harrituta zegoen, baina poz-pozik. Azkenean lortuko zuen nahi zuena. –Eta Anastasia etorri al da gurekin? Uste dut, berari ere gustatuko litzaiokeela hesiaren beste aldean dagoena esploratzea...
-Ez. Ez Pierre. Zu eta ni bakarrik joan ahal gara.
-Baina...
-Nahi ba duzu ez gara joaten. Zuk aukeratu.
-Ez, ez. Ongi da. Noiz goaz?
-Oraintxe bertan.
Eta biak batera, hesirantz abiatu ziren. Pierrek ezin zuen sinetsi. Inoiz baino pozago sentitzen zen.
Azkenean heldu ziren. Astaroth hesian zulo txiki bat egin zuen, eta bertatik biak pasatu ziren. Pierrek ea zergatik egiten zuen hori galdetu nahi zion, baina hoberena ez galdetzea zela pentsatu zuen. Beraz, isildu zen.
-Iritsi gara.-Ezan zuen azkenean, Astaroth. Pierrek alde guztietara begiratu zuen. Leku harrigarria iruditu zitzaion. Baina benetan beldurgarria. Ez zuen uste horrela izango zenik. Orain, beharbada, damutzen zen aitari kasu ez egitea. Baina, osabak ezan zuen, berak baimena eman diola, ez? Gainera, osaba berarekin zegoen, babesteko.-Hasi ahal zara esploratzen. Ni hemen egongo naiz, zu itxaroten.
Printze txikiak, buruarekin baietz esan zuen. Ibiltzen hasi zen, apurka-apurka, lurrera begira. Gero albo batera, gero bestera. Hanka bat, beste bat. Osabaren8gandik apur bat urrundu zen. Zuhaitz arraro bat ikusi zuen, eta hartara hurbildu zen. Bat-batean, soinu arraro bat entzun zuen. Zerbait sorbaldatik bultzatu zion, eta lurrera erori zen. Arroka batekin buruan kolpatu zen, eta bertatik odola ateratzen hasi zen. Ikaratuta, lurretik altxatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen. Lurrean jesarrita, aurrera begiratu zuen, sorbaldatik bultzatu ziona nor zen aurkitu nahian. Baina han ez zegoen inor.
Zauritik, gero eta odol gehiago ateratzen zela konturatzean, osabari deitu zion. Honek, arineketan etorri zen, paper bat eman zion zaurian jartzeko eta bere aitaren bila joango zela adierazi zion. Han itxaroteko.
Pierrek, negarka, baietz ezan zuen, eta osabak Odínen bila joan zen. Leku hartatik irten baino lehen, Gabrielarekin topatu zen.
-Primeran egin duzu, maitea. Irrikan nengoen momentu hau ailegatzeko. Azkenean tronua neurea izango da!
-Bai, maitea, bai. Non dago?
-Hor, zuhaitz batean. Hazi zaitezkete nahi duzuenean.
-Bale, gerorarte.
Eta honen ondoren, Astaroth Odínen bila joan zen. Gaztelura iritzi zenean, bere anaiari, gertatu zena kontatu zion. Pierrek ihes egin zuela ezan zion, hesia zeharkatu zuela baimenik gabe eta orain, jauzi zela eta buruan zauri handi bat zeukala. Odín asko larritu zen, eta bere anaiari eskerrak eman zion laguntzagatik, abisatzeagatik. Astarothek barre algara bota zuen, eta biak, printze txikiaren bila joan ziren.

Hesiaren beste alboan, Pierre txikiak, beldurrez beldur zegoen. Benetan ikaratuta.
Altxatzea lortu zuen, eskua buruan zuela. Baina bat-batean, orro bat entzun zuen. Biratu zen, askoz ikaratuta. Baina han ez zegoen ezer. Hodeiak iluntzen hazi ziren, eta oso laino zerratua zegoen.
Berriro ere entzun zen, eta orain, bai, ikusi zuen. Otso handi bat zuhaitz baten atzetik atera zen. Pierrek ia konortea galdu zuen hori ikusiz. Pausu txikiak atzerantz eman zituen, baina otsoak gero eta hurbilago zegoen. Eta gosea zuen, bai. Bere begiek salatu zuten. Pierrek dardarka hazi zen. Otsoa gero eta hurbilago zegoen. Alboetara begiratu zuen, eta begiak asko zabaldu zituen. Zuhaitz bakoitzetik, otsoak agertzen hazi ziren. Pierrek guztiak zenbatu ostean bost zeudela konturatu zen. Eta denak gosez.
-La-la-laguntza!-oihukatu zuen gizajoa. Bazekien, osaba laster agertzen ez bazen, otso haiek bera jango zutela.
Gero eta hurbilago zeuden, eta Pierrek konturatu zen galdua zegoela. Ezin zuen ihes egin. Otsoak inguratuta zuten, harrapatuta. Negar zotinka hazi zen, laguntza ezker.
Segundo batzuk geroago, bi gizon ikusi zituen lainoetatik agertzen. Aita eta osaba. Pozez betea, oihukatzen jarraitu zuen. Otsoak biratu ziren, eta gizonei begira geratu ziren.
-Seme! –Oihukatu zuen aitak, beldurrez. Bere semea salbatu behar zuen. Arnasa hartuz, alboan zegoen makil bat hartu, eta otsoei deitzen hasi zen.
-Etorri ona otso nazkagarriak! Etorri niregana! Handiagoa naiz, umearekin ez duzue janari askorik lortuko. –Listua irentsi zuen eta otsoengana urreratu zen. Makilekin jotzen hasi zuen. Otso guztiak hurbildu zitzaien, eta Pierrek liberatuta gelditu zen. Osabarengana hurbildu zen, negarrez.
-Osaba osaba, hain beldurtuta nengoen...
-Lasai, txiki. Aitak salbatu zaitu. Korri ezkutatzera, nik aitari lagundu behar diot eta!
Pierrek korrikan hasi zen, negarrez. Nekatu zenean, arroka handi baten atzean eseri zen, eta arnasa hartzen gelditu zen, itxaroten. Han seguru zegoen.

Odínek otsoekin borrokatzen jarraitzen zuen. Bi hiltzea lortu zuen, baina oraindik beste hiru falta zitzaizkion. Gogorregiak ziren. Bat-batean, otso bat bere gainean salto egin zuen, eta saihestu ezean, lurrera erori zen. Otsoa gainean zeukan, gosez begiratuz. Beste biak alboan zituen. Harrapatuta zegoen.
-Lagundu anai!
Astaroth hurbildu zen. Lasaitasunez, Odínen alboan jarri zen. Otsoek ordea, ez ziren ezta larritu ere. Ezta begiratu.
-Ai, anai maitea. Zer gertatu da?-Galdetu zuen, makurkeriarekin.
-Lagundu, mesedez!
-Zertarako?  -Begietara begiratu ziren. – Ez anaiatxo, bigarren postuan utzi didazu, gogoratzen duzu? Nik errege izatea merezi dut! Ez umemoko hori. Barkatu baina, ezin dizut lagundu.
Buruarekin, otsoei keinu bat eginez, apurka-apurka urruntzen hasi zen.
Odínek oihukatu zuen, otsoak berarekin amaitzen zuten bitartean.
Astarothek, bere lanaz harro, ilobarengana abiatu zen, baina hori baino lehen, arropak apurtu zituen eta zauri bat edo bi egin zituen, umea ezertaz ere ez konturatzeko. Begietan ura bota zuen, eta harengana heldu zen.
-Osaba!-Esan zuen umeak, pozik. Bere besoetara bota zen, eta besarkatu zuen. Banandu zirenean, galdetu zuen- Eta aita?- Astarothek begirada jaitsi zuen, aurpegi tristea jarri eta ezetz ezan zuen buruarekin. Umeak ordea, ez zuen ezer ulertu.-Non dago aita, osaba?
-Otsoek hil dute.
-Zer?-Pierrek negarrez hasi zen, ezin zuen sinetsi. Bere aita...
-Hori, hil dutela. Ahal dudan guztia egin dut. Baina ezin izan dut salbatu.
Pierre berriro osabaren besoetara bota zen, eta negarrez hazi zen.
-Pierre, hobeto da hemendik alde egitea... –Printze txikiak, burua altxatu zuen, ezer ulertu ezean.-Zer esango diozu amari? Zu hona etorri ez bazenu, orain aita bizirik jarraituko luke.
Pierrek begiak asko zabaldu zituen.
-Baina... Nik ez nekien hau gertatuko zela...
-Badakit, baina gazteluan esploratzen gelditu bazina, ez zen hau gertatuko...
-Egia duzu osaba. Nire errua izan da.-Ezan zuen Pierrek, negarrez. Joan behar zuen. Osabari musu bat eman zion, eta korrika hasi zen, bere hankek usten zioten bezain arin. Bere burua torturatzen hazi zen osabak esandakoarekin. Ezin zuen sinetsi beragatik aita hil zutela. Ez, ezin zuen gaztelura bueltatu. Baina orduan, nora joan?
Ordu batzuk korrikan eta ibiltzen, azkenean herrixka txiki batera heldu zen, nekatuta. Gose eta egarri zen. Iturri bat ikusi zuen, eta ura edatera hurbildu zen. Ura edan ondoren, horma batean bermatu zen, eta begiak itxi zituen, lo gelditu zen arte.

-Nor da?
-Ez dakit, ez dut inoiz hemendik ikusi.
-Berria izango da?
-Itsura apur bat arraroa dauka...
Pierrek begi bat ireki zuen, eta izugarrizko ezustekoa eraman zuen aurrez aurre bi mutiko ikustean. Amesten zegoela pentsatu zuen, eta begiak zabaldu eta ireki hamar aldiz egin zuen. Baina mutikoak han jarraitzen zuten. Ez, ez zen amets bat.
Zutik jarri zen.
-Nortzuk zarete?
-Nik Marco dut izena. –Esan zuen haietako batek. Urre koloreko ilea eta begiak zerua baino urdinagoak zituen mutikoa.
-Ni Jean nauzu.-Azaldu zuen, begi eta ile beltza zuena.-Eta zuk, nola duzu izena?
-Nik... Pierre, uste dut.
-Uste duzu?
-Zer egiten duzu hemen?
-Berria zara?
Mutikoak galderak botatzen hasi ziren, Pierreri erantzuteko denborarik eman gabe. Benetan harrigarriak ziren mutiko haiek. Bera baino apur bat handiagoak ziren, baina benetan jatorrak iruditu zitzaizkion.
Pierrek galdera guztiei erantzuten saiatu zen, baina bakarrik kontatu zien bere etxetik ihes egin zuela. Arrazoirik eman gabe. Ezta Monte Saint Michel-eko printzea zela. Zerotik hazi nahi zuen, pertsona arrunt bat balitz bezala.
Mutikoei aitortu zien, ez zeukala bizitzeko lekurik, baina haiek, ordea, haien etxean bizitzea proposatu zioten. Marco eta Jean batera bizi ziren, baina ez ziren anaiak.
Momentu horretatik aurrera, Pierreren bizitza aldatu zen.
Urteak eta urteak eman zituen izengabeko herri txiki hartan. Marco eta Jean lagunik onenak zituen, primeran bizi zen. Poz-pozik.

9 urte igaro ziren, Pierre jada 19 urte zituen. Nerabea zen, eta burua asentatuta zuen.
Arratsaldero egiten zuen moduan, ehizatzera abiatu zen, basora. Orein bat aurkitu zuen, eta janari asko ez zutenez, hiltzea pentsatu zuen.
Espata hartu zuen eta bere atzetik korrikan hazi zen.
Ia oreina harrapatzea lortu zuenean, ahots bat entzun zuen.
-Zer egiten duzu?! –Neska baten ahotsa zen. Bere aurrean jarri zen eta Pierre bultzatu zuen. Honek oreka galduz lurrera erori zen. Segituan altxatu zen.
-Zer egiten duzu zuk! Oreina izutu didazu. Gure janaria zen.
-Animali bat zen, ez duzu eskubiderik hiltzeko. Zu bezalako izaki bizidun bat da...
-Baina jaten ez ba dut gosez hilko naiz!
-Janari gehiago dago hemendik.
-Bueno, kendu erditik, estropiatu duzuna konpondu behar dut.
-Ba ez naiz kenduko.-Adierazi zuen neskatxa. Pierrek begietara begiratu zion. Benetan ederra zen. Ile luzea zuen, gaztaina kolorekoa. Apur bat kizkurtuta. Begiak ere, marroi kolorekoak ziren, baina asko transmititzen zuten. Ez zen oso altua, baina hori ez zuen ezan nahi polita ez zenik. Bat-batean, begiak zabaldu zituen. Bai, neska hura ezagutzen zuen.
-Anastasia?-Galdetu zuen, ez hain ziur.
-Nola dakizu nire izena?-Harritu zen neskatxa.
-Anastasia!-errepikatu zuen berriro, pozaren pozez.
-Nor zara?
-Nor naizen? Ez didazu ezagutzen? Pierre naiz!
-Pierre?-Honek buruarekin baietz ezan zuen.- Ezin dut sinetsi!-Oihukatu zuen Anastasiak. Bere besoetara bota zen, eta biak besarkatu ziren pozik. Banandu zirenean, Anastasiari malko bat erori zitzaion.- Zure osabak hilda zeudela ezan zigun.
-Hilda?
-Bai. Baina hori gezurra da! Bizirik zaude!- Irribarre egin zuen Anastasia.-Biak bueltatuko gara, orain zu zara erregea.
-Ez Anastasia, ezin nahiz bueltatu...
-Zergatik?
-Ezin dudalako...
-Pierre mesedez, bueltatu behar zara. Behar zaitugu! Astarothek herriarekin amaitu du. Gosez hiltzen ari gara. Esklabo moduan tratatzen gaitu. Alde egin dut ezin nuelako han jarraitu! Baina orain zu hemen zaude! Mirari bat izan da. Salbatu behar gaituzu.
-Ezin dudala ezan dizut, Anastasia. Ni ez naiz erregea.
-Baina, denak hil egingo dira...
-Nik ezin dut ezer egin.
-Bai!
-Ezetz. Ez naiz bueltatuko, eta kito.-Ezan zuen pierrek, eta ibiltzen hasi zen. Anastasia bertan gelditu zen, geldirik. Ez zekien zer egin, Pierreri jarraitu edo haserrea pasatu arte itxaron. Bigarrena egokiena zela pentsatu zuen.
Pierrek bere leku sekreturantz abiatu zen, pentsatzera.
Beste aldetik, Anastasiak, basotik irten zen, eta herrixkarantz abiatu zen. Ibilbidean bi mutiko arrarorekin topatu zen. Ea handik mutil altu, begi berdeko eta ile gaztaina argia zuena ikusi zuen galdetu zioten. Anastasiak ea mutiko hori Pierre zuen izena galdetu zien, eta haiek baietz ezan zuten. Anastasia dena kontatu zien. Pierre erregea zela, eta bere herrira bueltatu behar zuela, hango herritarrak salbatzeko, baina berak ukatu zela, haserretu eta basoan zegoela.
Marco eta Jean Anastasiari laguntzeko prest zeuden, eta Pierrek azkenean, ideiaz aldatuko zuelakoan zeuden.
Etxera bueltatu ziren, eta afaria prestatzen hasi ziren, Pierre heldu arte.
Atetik sartu zen, apur bat triste. Ez zuten gaiaz hitz egin, hoberena zela pentsatzen bai zuten.
Afaria amaitu eta gero, Pierre etxetik atera zen, eta berriro basoko lekura bueltatu zen. Benetan leku ederra zen, eta gauaz gehiago. Belarren etzanda izarrei begira geratu zen.
Puntutxu zuri haiei buruz aitak kontatu ziona burura etorri zitzaion. Beharbada, bere aita han goian zegoen, bera zaintzen. Edo agian ez. Inoiz ez zuen hori jakingo.
Begiak itxi zituen, baina distira bat berriro zabaltzea eragin zuen. Izar baten distira zen. Beste guztiak baino askoz gehiago argitzen zuena. Benetan ederra zen...
Segundo batzuetan, bere aitaren aurpegia zeruan ikusi zuela iruditu zitzaion, baina gero konturatu zen bere irudimena bakarrik izan zela. Berriro begiak itxi, eta konturatu barik lo gelditu zen.
Amets harrigarri bat izan zuen. Aita ikusi zuen, eta berak, hitz egiten zion. Benetakoa balitz bezala zirudien. Bere hilketagatik errudun ez sentitzeko agindu zion. Berak ez zuela errua. Herrira bueltatu behar zela ere esan zion. Berak ala nahi duela. Errege baten zeregina hori delako, bere jendea salbatzea, babestea.

Esnatu zenean, oraindik gaua zen. Alboetara begiratu zuen, itzartuta. Izandako ametsa hitzik gabe utzi zuen. Hain erreala zirudien...
-Hobeto zaude?-Ahots bat harritu zuen. Biratu zenean Anastasiarekin topatu zen.
-Bai, bai. Lasai. Ondo nago.
Neska bere alboan ezeri zen. Segundo batzuetan, isilik gelditu ziren.
-Erabaki bat hartu dut.-Bota zuen azkenean, Pierrek. Anastasiak begiratu zion.
-Zein?
-Zurekin joango naiz. Amets bat izan dut eta... begiak ireki ditut.-Anastasiak pozik irribarre egin zuen, eta mutilaren besoetara bota zen. Musukatzen eta kili-kiliak egiten hazi ziren, eta barrezka, belarrean etzanda amaitu arte. Oso hurbil zeuden, eta, bultzada batean, haien ezpainak batu ziren. Maiteminduta zeuden. Bai, benetako amodioa zen, filmetakoen modukoa. Txikitatik gogoko zuten, eta orain, batera egoteko nahia bete zen.

Gauzak planeatzen eman zuten hurrengo bost egunetan, eta aste bat pasa ondoren, berriro bueltatzeko ordua zela erabaki zuten.
Jean eta Marco ere haiekin joan ziren, laguntzera.
Herrira iristean, Pierrek harrituta gelditu zen ikusi zuenarekin. Benetan aldatuta zegoen dana. Ez zen berderik ikuzten, zuhaitz guztiak siku zeuden. Ez zegoen inork herritik paseatzen, eta etxe batzuk apurtuta zeuden. Hain zen tristea dena.
-Ikusten duzu. Eskerrak etorri zarela.
-Anastasia, joan amaren bila. Ezan herriko jendea batzeko, gerra deklaratu behar diogu Astarothi.
Anastasia baietz ezan zuen buruarekin.
-Gu berarekin goaz- Esan zuten Marco eta Jean.
-Ongi da, gero ikusiko gara.
Eta Pierrek, aurrera jarraitu zuen, gaztelurantz. Arreta handiz ikusia ez izateko, barruan sartzea lortu zuen. Zaintzailez beteta zegoen, benetan beldurra ematen zutenak. Sendoak ziren, eta handiak.
Burutik pentsamendu negatiboak kenduta, berriro martxan jarri zen. Espata bat hartu zuen armen ganberatik eta osaba topatzen zen lekura abiatu zen. Atea zabaldu zuen, eta han zegoen bera, beldurra ematen zuen emakume batekin. Astaroth asko harritu zen iloba han ikusi zuenean.
-Kaixo Pierre.-Esan zuen, atsegin izateko asmoarekin.
-Orain ni naiz erregea, Astaroth.
-Zer?
-Ondo entzun duzu. Tronua niri dagokit, beraz, kendu koroa oraintxe bertan.
-Et et, ez zain arin mutiko. Lehenengo nirekin bukatu beharko duzu. Hau erronka bat da!-Oihukatu zuen, eta gazteluan zituen zaintzaile guztiak korrika gaztelutik atera ziren, eta herriko jendearekin borrokan hasi ziren. Pierrek eta osabak hala egin zuten. Ezpata ezpataren kontra, hobeak irabazi dezala.
Minutu batzuk egon ziren horrela. Pierre nekatuta zegoen, baina irabazi behar zuen. Eszenatokia benetan mingarria zen. Pertsona guztiak borrokan, batak besteak hiltzen. Dena odolez estaltzen zihoan, pertsona asko hiltzen zeuden. Pierrek ez zuen horretara iritsi nahi izan, baina ezin zuen ezer egin.
Arroka batekin oztopatu zen, eta lurrera jausi zen, bere ezpata beragandik metro batzuk urrunduz. Astaroth, momentu hori aprobetxatuz, Pierreren gainean kokatu zen, eta ezpata saman jarri zion.
-Akabatuta zaude, Pierre.-Honek askatzen saiatu zen, baina alferrik izan zen.-Azkenean zu hiltzea lortuko dut.
-Ez nauzu hilko...- Lortu zuen esatea.
-Bai, zure aita hil nuen moduan.-Pierrek ezin zuen sinetsi entzundakoa.-Bai, pierre maitea, ni hil nuen zure aita!
Hitz hauek entzutean, Pierrek gorroto izugarri bat sentitu zuen osabarengana. Amorru handiz, bera eraitsi zuen, eta bere ezpata hartuz, orain osaba aurkitzen zen bera lehen zegoen moduan.
-Eta orain zer, e? –Esan zuen Pierrek.
-Hil nazazu. Arin, hil nazazu, akabatu nirekin.
-Ez, ni ez naiz zu bezalakoa.-ezan zuen, ezpata Astarothen samatik kentzen zuen bitartean. Zutitu zen. Osaba ere zutik jarri zen.-Joan zaitez herritik, eta ez bueltatu inoiz.-Agindu zion Pierrek.
-Mila esker, Pierre...-esan zuen honek, apurka joaten ari zen bitartean. Pierrek sorbalda eman zion, eta bat-batean osabak, orain oihukatu zuen. Pierrek biratu zen, eta beregana Gabriela zetorrela ikusi zuen, espata bat eskuan. Bera saihestea lortu zuen, eta Gabrielaren ezpatak, Astarothen bularrean sartu zen. Berak, sinetsi ezinik, lurrera erori zen. Gabriela oihukatzen hazi zen, nahigabe egindakoagatik.
-Ni... ez zen nire asmoa hau egitea. Bera hil nahi nuen...
Baina Astaroth jada, hilda zegoen. Gabriela amorruaz, ezpata hartu zuen, eta bere bihotzean sartu zuen.
Pierrek ez zituen hitzik ikusten ari zuena deskribatzeko. Benetan zoroak zeuden bi haiek. Bera ez zuen inork hil nahi, baina pozik zegoen, dena azkenik amaitu zelako.
Korrikan hazi zen, Anastasiaren bila. Beldurra zuen, ez zekien nola zegoen. Lurrean eserita topatu zuen. Bere alboan jarri zen, eta besarkatu zuen. Negarrez zegoen.
-Ondo zaude? Min duzu?
-Ez, ez. Ondo nago. Hain ikaratuta egon naiz... Baina ondo nago. Denak ondo gaude, zorionez.-Irribarre egin zuen.
Pierrek pasioz musukatu zuen bere neskalaguna, eta dena kontatu zion. Osabak aita hil zuela, berak esan ziola herritik aldentzeko, errua berarena zelako eta abar. Berriro besarkatu ziren, pozaren posez, azkenean dena ondo atera izan zelako. Zeruan, izar distiratsu bat argitzen zuen. Oraindik ez zen gaua, baina hain zen distiratsua, eguzkiarekin batera ikusten zela. Herria babesten zuen izarra. Esperantzaren izarra.