lunes, 12 de diciembre de 2011

Begiak itxi eta izarrekin amestu.

Igande hura iritsi zen. Gogoan nituen eguna, ordua eta lekua.
Egun horrek, igande tamalgarri hura, nire bizitza markatu zuen. Hoberako edo txarrerako? Lehen pentsatzen nuen txarrerako dudarik gabe. Egun horretan bera joan zelako, betirako, beharbada. Baina geroago konturatu nintzen, agian horretara destinatuta geundela. Bera zein ni. Ez dakit, baina hori esanda hobeto sentiarazten naiz, eta nire barruko mina murrizten da.
Kalera atera nintzen. Udaberriaren haize beroa nire masail gorrituak laztantzen zituen, lasaitasun osoz betearaziz. Eta konturatu barik, leku horretara iritsi nintzen. Hondartzara hain zuzen. Gertatu behar ez zena gertatu zenetik, bueltatzera beldur nintzen. Leku horretan hainbeste oroitzapen polit zeudenez, oso zaila egiten zitzaidan bera gabe bueltatzea.
Eta orduan, bat-batean eta konturatu gabe gertatu zen. Nire burua bueltaka hasi zen. Begiak malkoz bete eta hankak ahuldu zitzaizkidan. Lurrera jausi nintzen, berarekin bizi nituen momentuak gogorazten nituen bitartean. Oroitzapenak nitaz
apoderatu ziren.
Flashback, duela 2 urte.
Nire urtebetetze eguna zen. 17 urte betetzen nituen eta amak festa harrigarri bat prestatu zidan. Nire izena agertzen zen paper handi bat saloi guztia inguratzen zuen, eta argiak milaka kolorez estaltzen zuten dena. Jende ugari zegoen, ia guztiak ezagunak. Emakumeak jantziz eta mutilak trajeaz jantzita zeuden.
Balada motel bat entzuten hasi zen. Bikoteak bildu ziren, dantzatzen hasiak ziren.
Bikoterik ez nuenez erabaki nuen hobeto zela zutik gelditzea jendea dantzatzen ikusteko.
Orduan norbait agertu zen, nire pentsamendutik kolpeka ateraz.
-Urtebetetze neska? Ez duzu dantzatzen?- Biratu nintzen eta orduan mutiko bat ikusi nuen. Bere itxura eta altueragatik ondorioztatu nuen 18 urte zituela gutxi gorabehera. Bere aurpegia ez zitzaidan ezaguna iruditzen, baina dirudienez berak ni bai ezagutzen ninduen. Lehen esan dudan moduan, altua zen, ia buru eta erdi bat ateratzen zidan. Bere begi gris gardenak janzten zuen trajearekin primeran konbinatzen zuten. Benetan erakargarria zen mutil hau, pentsatu nuen. Ilea apur bat luzea zuen, gaztaina kolorekoa, nahastuta. Kaletik etorri balitz bezala. Baina egia esan, berari primeran gelditzen zitzaion.
Konturatu barik berriro hitz egin zuen.- Kaixo? Hor zaude? Galdetuko nizuke ea
katuak mingaina irentsi dizun, baina badakit katurik ez duzula.- Barre egin zuen.
-Barkatu, ez naiz konturatu. Zer esan didazu?
-Ea dantzatzen ez  duzun. Zure urtebetetzea da.
-Bueno, gogoko dut jendea dantzan ikustea, hori da dena.
-Benetan? Ezin dut hori sinistu. Goazen dantzatzera.
-Baina...
-Ez baina ezer ez. Zure urtebetetzea da, ahaztu duzu? Ondo pasatu behar duzu.
Benga, goazen dantzatzera.
-Bueno, bale. Baina apur bat bakarrik.
Eskua hartuz dantza egitera joan ginen. Bere aurrean jarri nintzen eta orduan musika
aldatu zen. Balada motel bat jarri zuten, bikoteka eta batera dantzatzen diren
modukoak.
Nire masailak gorritu ziren konturatu nintzenean mutikoak gerritik heltzeko asmoa zuen.
-Nik... Ez dakit nola dantzatzen den hau. Ez dut inoiz egin.
-Lasai, erakutsiko dizut. –Esku bat hartu zidan eta bestea gerritik igaro nion. Urrats
txikiak ematen hazi ginen, musikarekin batera.
Ez zen hain zaila. Mutila primerako dantzaria zen. Nire burua bere sorbaldan kokatu
nuen. Begiak itxi nituen musika motelak nire gorputza inbaditzen zuen bitartean.
-Zelan duzu izena?- Galdetu nion, baxu.
-Alex. Plazer bat da zu ezagutzea, Maria.
Eta honen ondoren, abesti polit horrekin batera dantzatzen jarraitu genuen, pozik, jakin gabe gau horrek nire bizitza markatuko zuela, betirako.

Munduko urtebetetze festa onena izan zen hura. Aste bat igaro da, eta oraindik Alexi buruz ez dakit ezer. Berarekin amestu nuen gau batzuetan, baina jada amore
eman dut. Ez dut bera aurkitzeko modurik topatu.
Baina bat-batean, hori guztia aldatu zen. Etxeko telefonoa deika hasi zen.
-Maria, zuretzat da- Oihukatu zidan amak, sukaldetik.
Korrika baten eta telefonoa eskuan nuela nire logelara igo nintzen.
-Bai? Nor da?
-Maria, -ni naiz, Alex-. Nitaz gogoratzen zara?- Hitz hauek entzutean nire bihotza
taupaka hasi zen. Ezin nuen sinistu.
-Bai, nola zu ahaztu... Zer nahi zenuen?
-Galdetu nahi nizun, ea nirekin buelta bat ematera joan nahi bazenuen.
-Bueno, ez dakit, apur bat okupatuta nago egia esan.
-Benetan?-Barre bat entzun zen.- 4:30ean plazan itxarongo dizut. Etorri, mesedez.
Eta hitz haiekin elkarrizketa amaitu zen. Aho bete geratu nintzen, baina egia esanez,
irrikan nengoen Alex berriro ikusteko.
4:30ak iritsi ziren. Etxetik irten nintzen. Beroa egiten zuenez jantzi polit bat ipini nuen.
Plazara heldu bezain laster Alex agertu zen
.-Azkenean etorri zara. Banekien etorriko zinela.
Irribarre egin nuen eta ibiltzen hasi ginen. Hondartza batera heldu ginen. Hondartza harrigarri bat zen. Hutsik zegoen eta oso handia zen. Ederregia iruditu zitzaidan.
Hitz egiten hasi ginen. Barre eta bromen artean berandu egin zitzaigun. Jada zerua ilundu zen.
Eta orduan gertatu zen. Biak isiltasunean geratu ginen. Begietara begiratu eta orduan, Alex niregana hurbildu zen. Gure ezpainak ukitu ziren, eta musu eder batean bildu ginen, ilargiaren argiak argitzen zigun bitartean.

Egun honen ondoren, sarritan ikusten hasi ginen. Unibertsitatea amaitzerakoan ia arratsalde guztietan.
Maitemintzen hasita ginen. Bera nire lehen mutil laguna izan zen, eta asko, asko
maitatzen nuen.
Bere familia ezagutu nuen, eta hark, nire ama ezagutu zuen. Aita txikia nintzenean hil egin baitzen.
Alexek gaur dakizkidan gauza guztiak irakatsi zizkidan. Maitasun hitzaren esanahia erakutsi zidan. Nire bizitzan izugarrizko garrantzia hartu zuen, eta ama hil zitzaidanean, mundua lurrera erori zitzaidanean, han zegoen bera, ni alaitzeko, tristuratik ateratzeko prest. Bera zen nire existentziaren arrazoia, nire motorra, aurrera jarraitzeko arrazoia.
Beragatik izan ez balitz, nire bizitza ez zuen zentzurik izango. Eta ez, ez da batzuk pentsatzen zuten moduan, nerabe burugabe baten kapritxoa. Nire sentimendua, Alexengatik sentitzen nuena zintzoa zen, benetakoa, bizitza markatzen duten modukoa.
Horregatik, gertatutakoa gertatu zenean nire bizitza berarekin eraman zuen. Amaitu zen, itzali nintzen.
Apirilaren 12an hasi zen, herrialdea guda batean sartu zenean. Ez dakit zergatik, baina Alex deitu zuten, zibilak eta militarrak behar baitzituzten, Espainiak guda irabazi ahal izateko. Alexek azaldu zidan, bere aita militar garrantzitsu bat izan zela bere garaian, bere aldekoengatik borrokatu zuela. Eta orain, Alexek bere postua ordezkatzea nahi zuten, Alexen aita zahartuta baitzegoen.
Mila aldiz eskatu nion ez joatea, banekielako zer ondorio ekarri lezakeen horrek. Alex nire bizitzatik aldenduko zen, ez dakit zenbat denborarako. Eta nik hori ezin nuen ezta pentsatu ere egin. Faltan gehiegi botako nuen.
Aste bat barru trena hartu behar zuen, armadara joateko. Aste oso gogorra izan zen biontzat. Oso gogorra zen hark nire bizitzatik aldentzea, baina ezin genuen ezer egin.
Azken egunean Alex etxera etorri zen.
-Orduan, benetan joango zara?
-Bai Maria, ezin dut ezer egin, badakizu.
-Geratu nirekin, mesedez.-eskatu nion.
-Ahal banu, geratuko nintzen, baina ezin dut. Hitz ematen dizut bueltatuko naizela, eta galdutako denbora berreskuratuko dugu.
-Alex, mesedez. Bueltatu ahal duzun bezain laster. Nire alboan behar zaitut.
-Zin egiten dizut laster bueltatuko naizela, Maria. Maite zaitut, Badakizu, ezta?
-Nik ere  bai Alex, nik ere bai.
-Printzesa, gaueko 10:00etan prest egon. Zure bila etorriko naiz. Gure azken gaua da
eta, sorpresa bat preparatu dizut.
-Ondo da, gero arte.
Alex joan zenean logelara igo nintzen, eta janzten hasi nintzen. Oraindik oso berandu
zen, baina denboraz prestatu nahi nuen. Amak 16 urte nituenean oparitu zidan jantzi eder bat ipintzea erabaki nuen. Amaren gauzak kontu handiz gordetzen nituen, eta ia erabiltzen ez nituen, berari gogoratzen zaizkidalako, baina jantzi hura, asko gustatzen zitzaidanez ipintzea erabaki nuen. Ilean kizkurrak egin, eta arrosa txiki bat jarri nuen, jantziarekin konbinatzen zuena.
Prest nago. Erlojua begiratu nuen eta oraindik ordu erdi bat falta zen Alex etortzeko. Denbora arin pasatu zen eta orduan etxeko txirrina entzun nuen. Atea irekitzean ezustekoa hartu nuen. Ate atzean ez zegoen inor. Kalera irtetean taxi bat aurkitu nuen. Eskuarekin muntatzeko agindu zidan, eta hola egin nuen. Bost minutu ondoren leku eder batera heldu ginen. Alex eta ni gure lehen musua eman genuen hondartzara, hain zuzen.
Taxia joan zenean hondartzan oinez hasi nintzen, Alexen bila. Baina han ez zegoen inor. Dena oso ilun zegoen. Bat-batean, eskuargi bat piztu zen. Korriketan hurbildu nintzen eta alboan paper tolestu bat aurkitu nuen. Zabaldu eta irakurtzen hasi nintzen.
Maria, badakit ez dakizula zergatik egiten dudan hau, baina oraintxe bertan azalduko dizut. Joko baten modukoa da, gutunak agertzen hasiko dira, ni agertu arte. Zergatik egiten dudan hau? Sinplea da, maite zaitudalako. Erakutsi nahi dizut gure sentimendua benetakoa dela. Betirakoa eta ezer ez du suntsituko. Leku honetara ekarri zaitut niretzat leku hau perfektua delako, zu bezala. Leku honetan munduko pertsona zoragarriaz maitemindu bainintzen. Bai, zu zara Maria, zu zara niretzat munduko pertsona zoragarriena, ederrena.
Eman hamar urrats handi ilargiari begira. Maite zaitu: Alex.
Horrela egin nuen eta beste eskuargi bat piztu zen, bere alboan gutun bat argituz.
Irakurtzen hasi nintzen.
Oso ondo Maria, primeran egin duzu. Badakit orain ez zaitudala maitatzen pentsatzen duzula, baina hori ez da horrela. Benetan. Ikusi zintudan lehen alditik, han, zure urtebetetze festan, zutaz maitemindu nintzen. Banekien, gu biok batera egotera bideratuta geundela.
Gaur, eta beti eskerrak eman behar dizkizut, pertsona hobea izaten irakatsi baitidazu. Eskerrak irakasteagatik zenbat gauza egon daitezkeen pertsona txiki batean. Eta badakit, badakit ez zaizula gustatzen baxua izatea, baina nik gustuko dut zuri nanoa deitzea. Beharbada zuretzat akatsak dira baina niretzat ez. Zugan gauza onak bihurtzen baitira, zu, perfektua zarelako. Azken gutun bat dago, aurkitu ondoren, nirekin topatuko zara. Mate zaitu: Alex.
Nire begietatik malkoak ateratzen hasi ziren. Benetan ederra zen Alex niretzat idatzi eta prestatu zuen guztia. Bai, benetan pertsona oso berezia da niretzat.
Korriketan hasi nintzen, harekin bizitako momentu guztiak gogoratuz, eta orduan han agertu zen, azkenengo eskuargia piztu zen. Haren alboan teleskopio handi bat zegoen. Hurreratu nintzen, eta gutuna eskuetan nuela, irakurtzen hasi nintzen.
Beharbada galdetuko duzu ea zer egiten duen hemen teleskopio honek, ez arduratu. Hau irakurtzen amaitzen duzun bezain laster, begiratu teleskopiotik. Izar txiki bat ikusiko duzu, baina intentsitate handiz distira egiten duena. Izar horrek zure izena darama, izar hori  zu zara, nire izarra. Maite zaitu: Alex
Teleskopioa hartu eta handik begiratu nuen. Izar txiki distiratsu bat ikusi nuen, nire izarra, Alexek esan zuen moduan.
Bat-batean norbaitek sorbalda ukitu zidan. Biratu nintzen eta han agertu zen Alex. Besarkatu eta negarrez hasi nintzen.
-Zergatik egiten duzu negar, kokoloa?
-Alex, hau guztia... hau guztia ederregia da. Perfektuegia niretzat. Ez dakit ezta zer esan.
-Ez da beharrezkoa ezer esatea Maria. Tori, izarra zure izena duela ziurtatzen duen ziurtagiria da. Hau egin dut, zu beti nirekin egoteko. Nagoen lekuan, izar hori beti zeruan egongo da, niri argitzeko. Zu han egongo zara, beti. Badakit.
Faltan botatzen zaitudan bakoitzean, zerura begiratuko dut, eta izarra, zurekin banengo bezala sentiaraziko nau.
-Alex, zin egiten dizut gau guztietan teilatura igoko naizela, eta izarrari hitz egingo diodala. Biok batera begiratuko dugu, eta gure begiradak lotuko dira. Batera egongo bagina bezala izango da. Ez ahaztu, Alex, beti batera egongo gara.
-Orain Maria, joan egin behar naiz. Berandu da, eta oraindik ez ditut maletak prestatu. Maite zaitut eta beti maitatuko zaitut. Zu zarelako nire bizitzako pertsona garrantzitsuena, nire existentziaren arrazoia.

Eta orain hemen nago, bakarrik, triste. Dena abuztuaren igande batean gertatu zen. Lau hile pasatu ziren Alex joan zenetik. Aurrera jarraitzea gehiegi kostatu zitzaidan. Atzean gelditzen nintzela sentitzen nuen, baina hala ere, aurrera jarraitu nuen. Beragatik, Alexengatik. Bere besarkadak eta bere musuak berriro sentiarazi nahi nituelako.
Gutunen bidez komunikatu ginen, eskerrak. Gutun bat astero. Nik astelehenetan bidaltzen nion eta hark ostegunetan. Niri igandeetan heltzen zitzaizkidan. Baina igande hartan ez nuen gutun bat ere jaso. Gauean ordea, bai. Baina ez nik nahi nukeen gutuna. Ez, ez zen Alexena, indar militarrarena baizik. Gutun horretan azaltzen zuen, Alex desagertu zela. Ez dela bueltatuko nire besoetara. Bakarrik utzi nauela, betiko. Borrokan desagertua, esaten zuen gutunak. Hitz haiek bueltaka eta bueltaka hasi ziren nire buruan. Lurrera erori nintzen, suntsituta. Ezin nuen sinetsi. Oraindik ordea, ez dut sinisten. Zerura begiratzen dut, eta nire izena daraman izar txikia, gure izarra, oraindik ez da amatatu. Izar txiki hori itzali ez denez, nire bihotzean esperantza txiki bat bizi da. Alex bueltatzeko esperantza. Eta esperantza hori da nire bizitzeko arrazoia. Izarrak distira egiten duen bitartean, nik bizirik jarraituko dut, baina izarra itzaltzen denean, badakit nire bizitza pikutara joango dela. Momentuz hori ez da gertatu, badakit Alex bizirik dagoela. Bai badakit, izarrak esan dit. Gutxi falta dela bera bueltatzeko ere esan dit. Itxaroten dudan bitartean, gau guztietan hari otoitz egiten diot, eta milaka aldiz eskatzen diot Alex nire etxeko atetik ahal bezain laster agertzen ikustea, aurpegian irribarre handi bat duelarik eta bere ezpainetatik hain gogoko ditudan hitzak irteten: Maria, hemen nago. Bueltatu naiz eta zure albotik inoiz ere ez naiz aldenduko.
cdf

Eklipzeak.

Eklipsea da, gorpu zeleste baten iluntasuna, beste gorpu zeleste batez produzitua. Eklipseak fenomeno astronomikoak dira.
Bi eklipse mota ikus daitezke: Ilargienak edota Ilargi eklipseak eta eguzkienak edota eguzki eklipseak. Ilargi eklipseak, gehien bat gertatzen dira Lurra, Eguzkiaren eta Ilargiaren artean agertzen denean eta bere itzala ilargia iluntzen du.
Eguzki eklipseak ordea, ilargia, eguzkiaren eta lurraren artean agertzen denean gertatzen dira. Ilargiaren itzala lurraren gainazalean proiektatzen da.
Bi diferentzia topa daitezke eklipse bakoitzean. Ilargi eklipsean adibidez, fenomeno objektiboa da, eta Eguzki eklipsea, ordea, fenomeno subjektiboa. Aurkitu daitekeen beste diferentzia garrantzitsu bat da, Ilargi eklipseak begirale guztientzat bakarrak eta berdinak direla. Eguzki eklipseak aldiz, ezberdinak dira tokiko ikusle bakoitzarentzat.
 
Ilargi eklipsean, Lurra, Eguzkiaz argituta, itzal luzatu bat proiektatzen du, kono itxurakoa.
Kono honen puntu guztietan, Eguzki argia guztiz iluna da. Kono hau inguratuz, Umbra deiturikoa, partzial itzalezko azalera bat aurkitzen da, penumbra izenekoa. Itzaldun konoaren luzera 1379200 km-takoa izan daiteke.

Ilargia itzal konoan guztiz sartzen denean ilargi eklipse totala gertatzen da. Zentroan sartzen bada, bi ordu ilunduko da. Zentroan sartzen ez bada ordean, fasearen epea txikiagoa izango da.
Ilargia, konoko itzalaren mugan bakarrik mugitzen bada, bere iluntasuna segundo batzuk iraun dezake.

Ilargi eklipse partziala gertatzen da, Ilargiaren parte bat bakarrik itzal konoan sartzen denean.

Ilargi eklipse bat, lurra hodei geruza trinko batez estalita dagoenean gertatzen bada, Ilargiaren azalera ikusezina egiten da fase osoan, argiaren errefrakzioa areagotzen bai da.
Historikoki, Lurraren lehen adierazpena, bere itzala Ilargian proiektatuta ikusterakoan izan zen.

Eguzki eklipsean, ilargi itzalaren luzera 367.000km - 379800-km aldatzen da.
Eguzki eklipse totala, ilargiaren itzala lurrara iristen denean gertatzen da. Itzalaren diametroa inoiz ez da 268,7 km baino handiagoa izatera heltzen.
Penumbraren zabalera edota eklipse partzialaren eremua lurraren azaleran 4800 km-takoa da gutxi gorabehera.
Ilargia, lurraren eta eguzkiaren artean igarotzen denean, bere itzala ez da Lurrera iristen. Momentu haietan eklipse anular bat dauka leku, eta ilargi disko beltzaren inguruan, eguzki diskoaren eraztun distiratsu bat agertzen da.

Eklipse erdi partzialean, Ilargiak ia guztiz estaltzen du eguzkia.

Eklipse batean, lurraren, ilargiaren eta eguzkiaren zentroak guztiz lerrokatuta daude baina Ilargia beti dago Eguzkia eta Lurra lotzen duen lerroaren hurbil.

Eklipseek historikoki garrantzia handia dute. Eklipse zaharrena Txinan gertatu zen 2103 k.a. urriaren 22an, hain zuzen. Eklipse honek His eta Ho-ren bizitzekin amaitu zuen, ez zekitelako denboraz aurreikusi.

Teknologia berrien aurka

Duela urte gutxi hasi zirela teknologiekin lan egiten. Lehen, mugikorrak ia ez ziren erabiltzen, eta ordenagailuak oso garestiak ziren.
Gaur egun ordea, teknologia berri barik ezin gara bizi baina, gauza hauek guztiak onak dira?

Galderari erantzungo diot. Ez, teknologia berriak ez dira batere onak.
Bai esan dezaket, nik asko erabiltzen ditudala, eta jende askok ere esan dezake gauzak asko errazten direla, adibidez ordenagailuak lanak egiteko oso praktikoak dira, edota mugikorra urrun duzun pertsona batekin hitz egin ahal izateko. Baina jakina, gauza guztien moduan, tope bat daukate. Zer esan nahi dut honekin? Abusatu ez dela egin behar.
Badaude pertsona asko mugikorra eskuetatik aldentzen ez dutenak. Batzuk hain obsesionatuta daude,eta bainugelara eraman behar dute!
Teknologia berrien ikasketek diotenez, adibidez telefono mugikorra kaltegarria da egunean hamabi ordu baino gehiago erabiltzen bada. Nire ustez hamabi ordu mugikorrarekin denbora piloa da, baina badago jendea denbora hori edota gehiago egoten direnak. Adibidez, mugikorrarekin bulego batean lan egiten dutenak.
Eta hau, ikus dezakeenez ez da batere ona osasunarentzat. Telefonoak garunaren minbizia eragin dezake. Baina astean behin erabilita ez, noski, egunean orduak eta orduak emanda mugikorrarekin ordea, bai.
Baina ez da bakarrik hau. Txatetan erabiltzen diren hizkiak eta hitz egiteko erak, gero eskuzko idazlanean kaltetu eta pobretu egiten du. Pertsonak falta ugari egitera bultzatzen baitu.

-Badago teknologia berriak sortzen duen gaixotasun bitxi bat, japoniarrek hikikomori deiturikoa. Gaixotasun hau, ordenagailuen obsesio bat dela esan daiteke. Gaixotasun hau duten pertsonek, ez dute etxetik atera nahi, ordenagailuz eta ordenagailurako soilik bizi dira.

-Beste gauza bat gerta daitekeena esku ahurreko hidradenitisa da. “Gaixotasun” honen sintomak narritadura mingarriak eta eskuetan marka gorridunak ateratzea, Play Station mandoa ordu ugariz eskuetan edukitzeagatik.

-Ikusmenaren sindromea. Ordenagailuan orduak eta orduak egonda gertatzen da hau. Ikuspegi bikoitza, zailtasun arreta, zefalea… hauexek dira sindrome honen seinale batzuk.


Gaixotasun hauek eta askoz gehiago daude teknologia berriek eraginda. Nire ustez, hau aldatu behar da. Ez nago esaten teknologiak desagertzea. Ezta inondik ere! Badakidalako nik, eta ia guztiok ezin izango genuela bizi.
Esaten ari naizena da, jendeak kontuz erabili behar duela, abusatu barik eta denbora beste gauza batzuetan ere erabiltzea, hala nola, parkera irteten, lagunekin denbora gehiago egoten edota beste gauza batzuk egiten, egun guztia telebistan, ordenagailuan edota mugikorrean egon beharrean.

AHT gelditu behar da?

Egia da, pertsona askok leku batetik bestera tita batean heldu nahi du. Pertsona batzuk kotxez eskazeatzen dute, edota kotxea izan arren, denbora gutxitako bidaiak egitea nahiago dute. Orretarako eta beste gauza batzuetarako sortu da abiadura handiko trena.
Tren honek, Japoniarrak sortu zuten eta “tren obús” deitu zion.
Hiri handiak lotzeko proposamenarekin sortu zen garraio hau eta hegazkinaren abiadura ia gainditzen du.
Euskal herrian eraikuntza lanak  2006. urtean hasi ziren eta 2013-2015 urteen bitartean amaitzea dute asmo.
Euskal Autonomia Erkidegoan abiadura handiko tren sare bat eraikitzeko lehen proposamenak egin zirenetik, hamabost urte igaro behar izan ziren proiektu zehatz bat izan aurretik.
Honela ikusita, primeran etortzen dela pentsatuko duzue, baina nire iritziz, ez da olan.
Badakizue zenbat miloi euro utzi dituzte tren hau martxan jar ahal izateko?
Gainera, lehenago arazo ugari egon ziren, haietatik bi azpimarratzen dira: Espainiako Gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegokoaren arteko desadostasunak, eta proiektua nola ordaindu.

Azkenik, proiektua Espainiako eta  Euskadiko erakundeek erdibana ordainduko dutela erabaki da; baina, Ekonomia Itunaren  baliabide ekonomikoak erabilita, Espainiakoak Euskadikoari ordainduko dio azken horrek aurrez jarritako diru guztia.
Beno, eta ez dago zer esanik familiei kendutako lurrak abiadura handiko trenbideak eraikitzeko.
Benetan normala dela uste duzue?
Proiektu antisozial bat da, duda barik. Gainera ingurumena piloa kaltetzen du. Baita nekazaritzako lur kopuru handiak suntsitu ere.
Nire uztez, abiadura handiko trena pentsatu barik kendu behar dute. Kaltegarria baino ez da guztiontzat. Orduen, zertarako nahi dugu kaltetzen bakarrik duen gauza bat?
Hendaian eta baiona moduan egin beharko lukete: abiadura handiko trenbidea ez eraikitzea.


Ongi etorri nire bloggera

Kaixo  guztioi:
Erika Palacios naiz eta gaurtik aurrera blog hay nirea izango da. Euskaraz eta euskarari buruzko gauza ugari jarriko ditut, argazkiekin batera.
Espero dut zuen gustukoa izatea, eta ez ahaztu, bisitatu nahi duzuen guztietan! :)


Erika.